XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Etxebizitzen Zentsua, lan estatistiko garrantzitsu eta konplexu bat da eta data konkretu bateko erreferentziarekin lurralde jakin bateko biztanleen kopurua eta hautaturiko ezaugarri batzuk ezagutzera zuzendua egon ohi da.

Gure kasuan, erreferentzi mundua zehaztu daiteke ondoko era honetan:
- Eremua. Zentsuak, erreferentziako datan Euskal Herriko Komunitate Autonomoko udalerrietan zeuden etxebizitza guztiak hartzen ditu.
- Geografi eremua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalen multzoak osatzen du.
- Erreferentzi data. Normalean, Etxebizitza-Zentsuak, zeron bukatzen diren urteetan eta Abenduaren 31ko 24 orduen erreferentziarekin egin izan dira; alabaina, oraingo honetan hautsi egin da tradizio honekin eta O.N.U.k emandako aholkuei jarraiki, 1981eko Martxoaren leko 0 orduak hartu dira erreferentzia gisa.

Etxebizitzen Zentsuarekin batera Biztanle-Zentsua egin zen, lan bat bera bailitzan, eta honi gainezarrita bezala, Biztanleen Udal-Errolda berritu zen, normalean bost urtetik bost urtera egiten den lana eta erreferentzi data ere Biztanle-Zentsuarenarekin batera etorrerazi zitzaiona.

Guzti horretarako hiru galdeketa-orri-mota erabili ziren:
- Biztanle- eta Etxebizitza-Zentsuak (famili etxebizitzenak)
- Biztanle- eta Etxebizitza-Zentsuak (etxebizitza kolektiboenak)
- Biztanleen Udal-Errolda

berorien faksimilak Sarrera honen jarraian aurkitzen dira.

Guzti hori horrela, zera gogoratu behar da, zentsatze-lana, Euskal Herriko Komunitate Autonomoan, Instituto Nacional de Estadística (I.N.E.) erakundearen, bera da eta aipatu Zentsuaren arduraduna Estatu-mailan, eta Eusko Jaurlaritzako Estatistika-Zuzendaritzaren artean sinaturiko Akordio Tekniko batean oinarrituz egin zela, erantzunkizun berberarekin bakoitzak bere ihardun-eremurako, zeinak aurretiaz estudiatu eta zehaztu bait zituen kontutan hartu beharreko aspektuak hiru Foru-Diputazioekiko eta Baracaldo eta Bilbaoko Udalekiko Akordioan.